SOZIOLOGIAREN LEHENENGO
PENTSALARIAK
Betidanik giza jokabidea ulertzeko interesa egon da. Hasieran gure munduan gertatzen ziren gauzak azaltzeko erlijiora edo kondairetara jotzen zen. Baina denbora aurrera joan ahala azalpen horiek boterea galdu zuten eta azalpen zientifikoak erabiltzen hasi ziren (gaur egun azalpen zientifikoak erabiltzen ditugu).
XVII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran, gure gizarteak aldaketa sakonak jaso zituen.
- Iraultza frantzesa. Prozesu honetan, herriaren boterea nagusitu zen, estatu absolutista batetik zuzenbide estatu batera pasatu ziren eta erlijioa bere boterea galdu zuen.
- Industria iraultza. Esan dezakegu prozesu honetan gure gizartea modernizatu egin zela eta landetan lan egitera hirietako fabriketan lan egitera pasatu zirela.
Orain azaldu ditudan aladaketa sozialak oso sakonak izan zirenez, pertsona batzuk, erantzunak bilatzen hasi ziren. Eta honek izango dira soziologiaren lehenengo pentsalariak.
Pentsalari hauen barruan bere ideiak eta teoria azalduko dut modu garbiago batean ikusteko.
- Aguste Comte : (1789-1857)

Bera izan zen “Soziologia” kontzeptuaren sortzailea.
IDEI NAGUSIAK:
-Comtek, lege unibertsalak (egia bakar bat dago eta besteak oker daude beraz benetako egia topatu behar dugu) aurkitu nahi zituen. Eta egia unibertsalak bilatzea metodo zientifikoaren bidez zen posible.
Modua: Esperientziatik printzipio orokorra sortzea eta hortik abiatuta lege unibertsalak ateratzea.
-Soziologia zientzia positiboa da. Gizarteak mundu fisikoa ikasteko metodo zientifikoak erabiltzen zituen.
-Gizartearen lege unibertsalen aurkikuntzak aurreikustea ahalbidetu, eta horrela gizartearen ongizatea hobetzeko aukera egongo da.
TEORIA:
Comteren ustez gizakiak mundua ulertzeko hiru etapetatik igaro
behar dira.
1.Etapa teologikoa: Erlijioan eta sinesmen zaharretan oinarritutako azalpenak.
2. Etapa metafisikoa: Arrazionamenduan oinarritutako azalpenak, gure gizartea sobrenaturala izatetik naturala izatera pasatu zen.
3. Etapa positiboa: Zientzian oinarritutako azalpenak (egiaztapenaren garrantzia)
- Émile Dukheim: (1858-1917)
Garrantzi handia eman zion gizarte egiturei
IDEIAK
-Galdera tradizional filosofikoei erantzun zientifikoa eman.
-Bere ustez gertakari sozialak objetibitatearekin aztertu behar genituen. (Zientifikoak naturarekin erabiltzen duten objetibitate berberarekin).
-Soziologia zientzia enpirikoa da aurkikuntzak esperientziaren bidez egiaztatu behar ditugulako.
-Bere ikerketa modua, gertakizun sozialak gauzak balira bezala aztertu behar ziren.
TEORIA
- Gizartea banakoen multzoa baino askoz gehiago da, errealitate propioa du. Adb. Segun eta nolakoa de gizartea (tradizioak, pentsatzeko era, erlijioa.... arabera)
pertsona gehiago edo gutxiago egingo dute bere buruaz beste.
-Banakoari bere ekintza eta interesak kanpotik jartzen zaizkio, nahiz eta pertsona pentsatu bera bakarrik aukeratu duela.
Berak bere garaian izandako aldaketa sozial sakonei azalpen bat bilatu dio:
Gizartearen garai honetan oso denbora gutxitan aldaketa sakonak garatu ziren, hau denbora gutxi utxi zuen gizartea aldaketa hauei berriro egonkortzeko, beraz anonimia egoera batean gelditu ziren non legeen eta balioen falta zegoen. Eta gizartea batuta mantentzeko oinarrizkoa izan zen solidaritatea .
Bera bizi izandako garaian solidaritatea aldatu egin zen:
1. Solidaritate mekanikoa zegoen, hau da, erlijioa eta sinesmenengaitik elkartuta zeuden.
2. Solidaritate organikoa, independentzia ekonomikoa supozatzen zuena.
Historiaren ikuspegi materialista .
TEORIA:
Historian aldaketa asko egon dira eta aldaketa hauen emaitza balioak eta ideia berriak izan dira.
Berarentzat historian egon den etengabeko menperatuen eta menperatzaileen arteko borroka izan da produkzio sistema bideagabea zela eta, honek bi ondorio ekarri ditu: alde batetik borroka ikusi dugun moduan graduala eta iraultzailea izan behar zen eta beste aldetik aldaketak sortu behar ziren.
Bere garaian kapitalismoa zen nagusi, hau da, dirua kontrolatzen zuen gizartea.
Bertan bi talde zeuden: alde batetik, 1. talde menperatzailea: kapitalistak ziren (produkzio bideen eta kapitalaren jabeak) eta beste aldetik 2. talde menperatua: hauek langileak ziren eta bizirauteko bere eskulana saltzeko beharra zuten. Talde menperatzaileak egiten zutena zen makinen indarra aprobetxatuz langileei gutxi ordaindu.
Era honetan sortzen da alineazioa, pertsona makina batean bihurtzen da non bakarrik balio du fabrikan lan egiteko. Ondorioz, menperatzaileak gero eta aberatsagoak bihurtzen dira eta menperatuak gero eta txiroagoak.
IDEIAK
-Soziologiaren aztegaia gizarte ekintza da eta ez gizarte egitura. Garrantzitsuena banakako pertsonak egiten dutena da eta ez gizarteak giza banakoei egiten diona.
-Soziologiak egin behar duena ezkutuko esanahiak aurkitzea da.
-Soziologiaren xedea tipo idealak (mundua ulertzeko baliagarria den eredu kontzeptual analitikoa, gizarte fenomeno baten forma garbia) aurkitzea da.
TEORIA
Webber, Marx eta Durkheimen kontrara doa. Bere ustez Marxen iritzia okerra da zeren eta aldaketa historikoetarako klase borrolkan besteko garrantzia dauka balio eta ideiak. Eta Ez dago ados Durkheim esaten duenarekin, bere ustez kanpotik esarritako egiturek ez dute pertsonen bizitza irudikatzen, pertsonel haien etorkizuna irudikatzeko ahalmena dutelako.