3. Ariketa: Gizartearen azterketa ikuspuntu teoriko ezberdinetatik.
Denok ezagutzen dugu La Resistencia programa, eta ezagutzen ez baduzue laburpen txiki bat egingo dizuet. Programa hau David Broncanok aurkezten du eta astero pare bat pertsona oaten dira elkarrizketatuak izateko. Elkarrizketaren amaieran, gonbidatuari bi galdera egiten dizkio: zenbat sexu izan duen azkenengo hilean eta zenbat diru duen bankuko kontuan.
Guk, Iñaki Williams Athletic-eko jokalariari egindako elkarrizketa aztertuko dugu.
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=bqWfNPCqaX4&t=2s
Funtzionalismoaren ikuspegitik, ikus dezakegu galdera hauen bitartez, gizarteak zer punturainoko garrantzia ematen dion sexu harremanei eta batez ere diruari. Bi gai hauek dira gonbidatuaren estatus soziala definitzen dutenak eta honen arabera osatzen edo egituratzen da gizartea gaur egun. Iñaki Williamsen kasuan, bera da elkarrizketaren hasieratik bi datu hauek ematen dituena, badakielako zerk interesatzen duen programa horretan.
Gatazkaren teoria aplikatuz, argi adierazten dira aurkezle eta gonbidatuaren desberdintasunak. Aurkezleak galderak egiten ditu eta gonbidatuak "presioa" jasanez erantzunak bota behar ditu. Horretan erraza da ikustea zer nolako botere harremanak dauden eta bereiz ditzakegun desorekak. Kasu honetan, Williamsek bere "ahalmena" adierazi nahi du eta pertsonaia garrantzitsua dela jakinarazi.
Elkarrekintza sinbolikoaren ikuspuntua aplikatuz, gonbidatuek itxurak egin behar dituzte, bere sinboloak erabiliz, hau da, keinuak, esaten dutena... aurkezlearen aurrean eta publikoaren aurrean itxura on bat emateko eta gizartearen estatus altu baten daudela emateko. Iñaki Williams oso pertsonaia famatua da gaur egungo gizarterako eta kontuan izan behar du esaten duena. Bere erantzunekin "itxurakeria" egin beharra dauka eta horrela albisteetako titularrak lortu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario