domingo, 20 de octubre de 2019



SOZIOLOGIAREN METODO ETA TEKNIKAK


IKERKETA LANAREN FASEAK 
Ikerketa lan bat egiteko, hainbat fasetatik igaro behar gara. Honako hauek dira faseak:


1. IKERKETA GALDERAREN DEFINIZIOA 
Lehendabizi zer ezagutu edo ikertu nahi dugun jakin behar da, horretarako, hainbat galdera formulatu behar dira. Galerie dagokionez, hainbat galdera mota aurki daitezke: galdera faktikoak, galdera konparatiboak, garapen galderak eta galdera teorikoak. Galdera hauek zehastauna behar dute, zenbat eta zehatzagoak izan, gero eta hobeago.


2. BIBLIOGRAFIAREN BERRIKUSKETA 
Ondoren, ikertu nahi den gaiari buruzko informazioa eskuratu edo bilatu behar da. Gaiaren inguruan dauden beste ikerketa eta planteatutako teoriak irakurri beharko dira horretarako, ikerketaren gaiari buruzko ezagutza sakontzeko eta ezagutza falta betetzeko helburuarekin.

3. HIPOTESIEN DEFINIZIOA
Ikertutako gaiaren inguruan, hipotesi bat egin behar da ikerketari norabide bat emateko. Aurretik lortutako datuekin hipotesia egiaztatu ala ezeztatu ahal izango dugu, ezeztatu ondoren birformulatu egin behar da ikerketa.


4. IKERKETAREN DISEINUA
Datuak lortzean datza, hipotesien egiazkotasuna lortzeko. Honetarako teknikak, tresnak eta materialak aukeratu eta diseinatu behar dira.


5. LANDA LANA 
Datuen bilketa egin behar da. Horretarako bolondresak edo parte-hartzaileak bilatu behar ditugu, une honetan arazoak agertzen diren momentua izaten da, normalean ikerketa subjektuak lortzeko zailtasunak izaten direlako. Bestalde parte-hartzaileak ikerketari uko egin ahalko diete.


6. EMAITZEN INTERPRETAZIOA
 Lortutako datuekin analisia egin behar da. Lortutako erantzunak hipotesia baieztatu ala ezeztatu duten ikusi behar du.


 7. ONDORIOAK 
  •  Ikerketaren hasieran planteatutako hipotesiak baieztatu ala ezeztatu behar dira.
  • Datuen analisiaren gaineko ondorio nagusiak atera eta aurkikuntzak mahigainean ipini behar dira. 
  • Etorkizuneko ikerketetarako galdera berriak formulatu behar dira.


IKERKETA METODO ETA TEKNIKAK 
  • Lortutako informazioaren adierazgarritasuna edo sakontasunaren arabera:
    • KUANTITATIBOA: Orokortzea, informazio arina adb: Inkesta. 
    • KUALITATIBOA: Orokortzerik eza, informazio sakona eta aberatsa adb: Sakoneko elkarrizketa.
  •  Informazioa biltzeko erabilitako bidearen arabera.
  1.  Pertsonen egunerokotasunean  parte-hartze kontrolatua: portaerak, jarrerak… manipulatzea.   Adb.: Gizarte esperimentua.
  2. Pertsonei haien ikuspuntu, jarrera edo portaerei buruz era sistematiko eta kontrolatuan galdetuz. Adb.: Inkesta. Bizitza historia (elkarrizketa).
  3.  Inolako manipulaziorik gabe pertsonen portaerak era sistematikoan eta kontrolatuan aztertzea.  Adb.: Etnografia.
  4.  Beste batzuk sortu edo bildu duten materiala aztertzea. Adb.: Azterketa historikoa (eduki . azterketa).


IKERKETA TEKNIKA MOTAK 


GIZARTE ESPERIMENTUA 
 Ikertzaileak oso gertutik kontrolatutako esperimentua. Bi talde daude: esperimentala (objektua) eta kontrol taldea. Esperimentalak aldaketa bat jasotzen du eta kontrol taldeak berriz plazebo modukoa. Bukatzean, bien hartean dauden diferentziak neurtzen dira.
  • Abantailak: Ikerlariak ikerketa egoerarekiko duen kontrola.
  • Desabantailak:  Gizarte egoerak kontrolatuta izatea oso zaila.  Egoera artifiziala eta manipulatua. Ikertuak modu antinaturalean jokatzeko arriskua.


INKESTA 
Hiru motako galderaz sortu ahal izango da:
  1. Galdera itziz ala irekiz osatutako itaun-sorta.
  2. Galdera itzia: erantzun guztiak zehaztuta daude.
  3. Galdera irekia: erantzun guztiak ez daude zehaztuta, nahi den moduan erantzuteko. 
  • Abantailak: Emaitzak “unibertso” osora orokortzeko aukera. Lagin adierazgarriaren bidez. Lagina: Populazioaren zati adierazgarria. Fidagarritasun handia. 
  • Desabantailak: Lagin adierazgarria lortzeko beharrizana. Erantzunen sakontasun falta.


SAKONEKO ELKARRIZKETA
Informazioa lortzeko asmoarekin elkarrizketatu eta elkarrizketagile baten artean egiten den elkarrizketa profesionala. Bi mota:
  1. Elkarrizketatzaileak zuzentzen dauan mailaren arabera: 
    1.  Zuzendua: gidoia jarraitzen da. 
    2. Ez Zuzendua: ez dago gidioa edo ez da jarraitzen.
  2. Elkarrizketaren orokortasun mailaren arabera: 
    1. Holistikoa: gai asko jorratzen da.
    2. Fokatua: gai zehatz bat jorratzen da.
  • Abantailak: Ondorioak, etab. Esplorazio ikerketa egiteko egokia da: gai bateri buruz informazio gutxi dagoenean. Intimitatea eskatzen dituzten gaiak aztertzeko teknika egokia da.
  • Desabantailak: Aztertutako gaien informazio sakona lortzeko aukera: zergatiak, arrazoiak. Elkarrizketatuak arazoak izan ahal ditzake haien ideiak egituratzeko eta azaltzeko.  Elkarrizketatuak informazio gordetzeko eskubidea du. 


BIZITZA HISTORIA 
Pertsona talde baten bizitza esperientziaren narrazioa, elkarrizkin eta bestelako materialarekin(kartak, dokumentu historikoak, etab) lortutakoa.
  • Abantailak: Elkarrizketatzailearen bizitza sakontasunean ezagutzeko teknika aproposa. Sinismen, jarreren garapena aztertzeko bidea. Elkarrizketatu eta elkarrizketatzailearen artean konplizitatea sortzeko aproposa.
  • Desabantailak: Elkarrizketatuak arazoak izan ditzake euren ideiak egituratzeko eta azaltzeko. Elkarrizketatuak informazio gordetzeko eskubidea du. Oroitzapenetan oinarritzen da. (fidagarritasuna murriztu)


ETNOGRAFIA 
Gizarte baten jokabidea ezagutzeko denboraldidenbora bateztaldearen azterketa zuzena burutzea. Bi mota:
- Behaketa parte-hartzailea: ikerlariak gizarte taldean parte-hartzen du. 
- Elkarrizketa: ikerlariak ez du gizarte taldean parte-hartzen. 
  • Abantailak: Informazioa aberatsa eta ezagutza sakonagoa.
  • Desabantailak: Talde txikiak aztertzeko bakarrik. Ikertuekaz harreman ona ezartzearen menpeko. Distantzia zientifikoa galtzeko arriskua.


EDUKI AZTERKETA 
Dokumentuak ikerketaren ikuspuntu bezala dauzan ikerketa mota da.

  • Abantailak:  Ikertzailearen datuenganako baldintzapena askoz txikiagoa da. Iraganaren azterketa ahalbidetzen dau.
  • Desabantailak:  Ikerketa galderari erantzuteko dokumentazio egokiena ez aurkitzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario