viernes, 27 de septiembre de 2019

Gaiari buruzko ariketak.

                              


1.Ariketa: Herriko jaien gaineko irakurketa soziologikoa.


Irakurketa soziologikoari esker gure inguruan gertatzen diren gauzak eta orokortasunez hartzen ditugunak, beste ikuspuntu batetik ikusi ditzakeguz. Kasu honetan herriko jaiak aztertuko ditugu, gaur  egun eta beti egon direlako gure gizartean, eta guretzako normala den ekintza da. Baina zer dago gure herriko jaie atzetik?


      -Herriko jaiak egiten dira herri baten sormena ospatzeko.

      -Jende gehiena jaietara doanean, droga kontsumitzen du, batez ere alkohola eta kasu honetan gazteak (18 urte baino gutxiago dutenak) oso erraz daukatelako alkohola kontsumitzeko (txosnetan ez dutelako nortasun agiria eskatzen). 
       -Jaietan gero eta matxismo kasu gehiago daude, eta hau ikusi dezakegu txosnetako abestietan, bortxaketetan edo abuso sexualetan. Eta danok kezkatu arren gertakizun hauek jarraitzen dute. Hau izan daiteke matxismoa gure gizartean oraindik jarraitzen duelako.
       -Normalean jaietara gazteok goaz ondo pasatzera eta jendea ezagutzera, gauean  dauden pertsonen gehien bat gazteak dira.
       -Herria duen diruaren arabera jaiak dibertigarriagoak izango dira, hau da, ekintza gehiago egingo dira. Adibidez, kontzertuak... beraz esan dezakegu betikolez dirua gure ekintzak kontrolatzen dituela.

2.Ariketa: Azaldu soziologiaren eskaintza.


Soziologiak zenbait eskaintza ditu eta zuek hobeto ulertzeko orain azalduko ditut:


        - Gizartea hobeto ulertzea: Gizartearen funtzionamendua hobeto ulertzea eta gatazkak dituen arloak konpontzea. Adibidez, gatazka           ekonomikoak edo juztiaren iguruan dauden gatazkak. Gure gizartea hobeto ulertzeko, mundu osoaren funtzionamendua ulertu beharko dugu, batzuetan ahazten dugu, afrika eta latinoamerika gure mundua eta gizartearen parte direla eta bertan dauden gizarte txikiak gure laguntza behar dutela baina hori ez dugu ulertzen. Beraz ondorioztatu dezakegu ez dugula gure gizartea ulertzen.


        - Ikuspuntu kritikoa: Gure gizartean orokorrak diren gauzak edo ekintzak beste plano batetik aztertzea, hau da, atzean dauden gauza guztiak. 

           Adb.  Mugikorra egunero erabiltzen dugun tresna da, baina hau egiteko koltana behar da eta hau lortzeko  Afrikan jende asko hiltzen da.
        
        - Etnozentrismoa baztertzea: Gizakia ez dago bakarrik munduan. Gure inguruan dagoena zaindu behar dugu. Orain dela denbora asko pentsatzen genuen gu, hau da, gure mundua zela gure galaxiaren zentroa (etnozentrizmo), baina gero konturatu  ziren , okertuta zeudela eta eguzkia zeudela esne bidearen zentroan.

        - Sozialki modu eraginkorrean ideatzea: Gure gizartean zeozer egiterako orduan, pentsatzea nola eragingo duen gure gizartean eta ekintza edo gauza hori ondorio positiboak ala negatiboak edukiko dituen. Adb. Ikuspuntu kritikoaren kasuan erabili dudan adibidea ona da, hemen ikusi dezakegu mobilak egitea ondorio onak dituela Europan, Amerikan eta Asian, baina Afrikan ondorio negatiboak ditu jende asko hiltzen delako koltana lortzeko. Beraz ondorioztatu dezakegu jarri dudan adibide honetan sozialki modu eraginkor negatibo batean ideatzen gaudela.



         - Gizarte kontzientzia areagotzea: Gure kontzientzia hobetzea, hau da, gure gizartean (mundu osoko gizartea) arazo asko daude, baina askok ez dute ezer egiten arazo hauek konpotzeko beraz gure kontzientzia areagotu beharko da,  kapasak izateko gure munduko arazoak konpontzen. Hobeto ulertzeko, nik Bilbon ikusi nuen kasu bat jarriko dut: Gabonak ziren eta Bilboko Gran Vian nengoen gabonetako opariak erosteko. Arropa denda baten ondoan gizon bat zegoen dirua eskatzen ez zuelako lanik, eta dirua behar zuelako bere familiarekin aurrera irtetzeko, kasua da inork ez ziola eman euro bat ere ez, eta jende guztia sartzen zela arropa erostera, gizonari kasurik egin gabe. Adibide honetan gizarte kontzientzia areagotu beharko zen jendea konturatzeko ez zuela ezer kostatzen gizon horreri euro bat ematea eta denda horretan geuden jende guztia euro bat edo zenbait txanpon eman balizkiogun ez zuela gehiago eskatu beharko denboraldi luze batean.




         - Gure burua hobeto ulertu  eta ezagutu: Azaldu ditudan puntu guztiak gure gizarteari buruz doaz, gure gizartea ulrtu eta ezagutu behar dugulako. Baina ezinezkoa da gure gizartea ezagutzea ez badugu gure burua ezagutzen eta ulertzen beraz oso garrantzitsua da, gure buruan gertatzen zaiguna ulertzea eta ez badakigu zer gertatzen zaigun psikologo batera joatea, gure burua garrantzitsuena delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario