domingo, 20 de octubre de 2019

SOZIOLOGIAREN IKUSPUNTU TEORIKO NAGUSIAK ETA AUZIAK


Hasteko, teoria bat zer den azalduko dugu: egoera enpiriko anitzak azaltzeko erabilgarria den interpretazio abstraktua da, eta honen helburua errealitatearen azalpenak ematea da, hau hobeto ulertzeko. 


Soziologiaren arloan, hiru ikuspuntu teoriko nagusi existitzen dira: funtzionalismoa, gatazkaren teoria eta elkarrekintza sinbolikoa. Bakoitza zertan datzan azalduko dizuegu hurrengo lerroetan.

 1.  FUNTZIONALISMOA:


Aitzindaria Durkheim da.
Ikuspuntu teoriko honek dioenez, gizartea sistema konplexua da, non bere atalak batuta oreka eta elkartasuna sortzen den. Giddensen (2007) aburuz, soziologiak gizartea osatzen duten elementu guztiak eta eta hauen erlazioak aztertzeko helburua du. 


Gizarteko eta kulturako elementuak funtzioaren arabera definitzen ditu giza gorputzaren atalak izango balira bezala (analogia organikoa): giza gorputzaren organo guztiek batera egiten dute lan, gizartearen zatiak bezala. Gorputzaren organo bat ezagutzeko, beste organoekin dituen harremanak aztertu behar dira.




   2.  GATAZKAREN TEORIA:


Aitzindaria Marx da.
Teoria honetan sinisten duten soziologoek garrantzia zatiketa sozialei ematen die. Hauen ustez, gizartea interes desberdinetako taldez osatuta dago, beraz, etengabeko gatazkan gabiltza historian zehar bakoitzaren ideiak defendituz. 


Talde hauetako parte hartzaileek ideal marxista dute, eta hauen helburua gizarte-desberdintasunak aztertzea da, hau da, zapaldu eta zapaltzaileen arteko harremanak zergatik existitzen diren jakitea eta horren ondoren, hauek desegitea eta desagerraraztea. 




Argazkiaren iturria: https://es.ripleybelieves.com/what-is-conflict-theory-1455


3.  ELKARREKINTZA SINBOLIKOA:


Herbert Mead soziologoa izan zen ordezkari nagusia, eta horren ondoren Weber. Giza ekintza eta bere sinboloei ematen dio garrantzia eta horrela, giza ekintzaren zentzua aztertzea lortu. Gizakiaren nortasuna eta identitatearen sorkuntza eta gizartearen parte diren beste gizakienganako elkarrekintzan oinarritzen da. Soziologiaren interes nagusia eguneroko bizitzan herrikideen artean ematen diren elkarreragin sinbolikoak aztertzea da.


Argazkiaren iturria: http://licentiare.blogspot.com/2012/12/InteraccionismoSimbolico.html




Bibliografia:




No hay comentarios:

Publicar un comentario